Houston: Lurrari deika

Kanal hau, gu bezala, egunerokoan berri eta ebidentzia zientifikoak ikusita, kontsumo-ohituretetan kontzientzia handitzen ari diren pertsonei dago zuzenduta. Jada beste aldera begiratu ezin duten pertsonak, jasotako kultura zalantzan jartzen dutenak eta bere kontradikizoak kontradikzio, aurrera egiten eta berregiten saiatzen direnak.

Ez itzultzeko bidaia bat proposatzen dizugu, karbono-aztarna murrizten lagunduko dizuten tresna eta gida batzuekin itzul zaitezen.

Neortu eta kompara

Interneten topatu ditugun kalkulagailu guztietatik, hauek iradokitzen dizkizugu ingurugiroarekiko konpromisoan sakondu nahi duzunaren arabera.

Salseatu

Nahi duzuna zure bizitza estiloarekin isurtzen duzun CO2 kantitatearen inguruko gutxi gora beherako ideia bat izatea bada, kalkulagailu hauek iradokitzen dizkizugu modu errazean beste batzuekin konparatu ahal izateko:

Gazteleraz

Ingelesa praktikatzeko

Sakondu

Bueltarik ez duen bide baten hasiera moduan zure ohiturek duten inpaktuaren inguruko argazki argiago bat lortu nahi baduzu, hurrengo kalkulagailuak gomedatzen dizkizugu

Aktibatu!

Bilatzen duzuna zure erronkak betetzen dituzun heinean jolastuz mundua salbatzea bada, APP hauek iradokitzen dizkizugu.

Gazteleraz (ematen ez duen arren)

Ingelesa praktikatzeko

Ikasi era irakatsi

Gida eta aholkuak.

Bilaketa luzea egin ondoren eta aurkitu ditugun erreferentzizko gida eta blogetan familiak, gaiak edo esparruak errepikatzen direla ikusita, guretzako adierazgarrienak direnen eta hortaz, konpartitu nahi ditugunen hautaketa bat egin dugu. (Eskerrak eman nahi dizkiegu aldaketa klimatikoaren kontrako eduki eta erramintak garatzen ari diren horiei. Zoragarria da bakarrik ez zaudela sentitzea!)

Zuretzako, guretzako izan diren moduan, inspirazio iturri eta baliagarriak izatea espero dugu:

Ekin eta erein

Goazen! Pixkat kontzienteagoa zaren honetan, inertziak hautsi eta zuk bezala, bizitza estilo sostengarriago baten alde egiten duten komertzio zein profesionalen alde egin:

Dibertitu eta jolastu

Mugak hautsi eta zure erosotasunetik ateratzea zeinen zaila den kontuan hartuta, sariz beteta dauden zozketa eta lehiaketa sorta bat prestatu dugu (saskiak, bizikletak, patineteak, musika, bonuak, bidaiak,…), bultzada txiki baten bidez, desafiatu/enbido egin/laguntzeko. Hori bai, dena bertakoa, sostengarria edota bigarren eskukoa.

Horretarako, gure datorrenekoak sailean jarraitzera gonbidatzen zaitugu, ekintzen agenda, jardunaldi, zozketa eta quizzs for dummies-en berri izateko.

Laister

Sexy salad

Hilero bezala, hilabete bakoitzeko lehen ostiralean (lanekoa) gure Sexy Salad tradizionala izango dugu.
Oraingoan, ordea, gonbidatu berezi batekin: houstonlurrarideika.net, bidean laguntzeko kanala. Anima zaitez!

04/06/2021 - 14h - Impact Hub Donostia

Bermut jasangarria

Gai jasangarriei buruzko elkarrizketak eta eztabaida.

Datarik gabe - Ekogune

Proposatu zure gertaera hemen

Gune hau zure proposameneetarako gordeko dugu.

Laster

Nortzuk gara?

Proiektuen Azokan (pa! SALTOKI)

ideia-mahaietako batean parte hartu genuen gizarte-erakundeen hirukote bat gara. Bertan, gaur egungo gizartearen kontsumo ohiturek ingurugiroan duten zuzeneko eraginari aurre egiteko irtenbideak bilatu nahian, aldaketa klimatikoari aurre egiteko, eta erabiltzeko prest dauden zenbat errekurtso, gida, erraminta eta eduki espezializatu zegoen ikusi genuen.

Talde ekimen honen bidez, kanal digital bat sortu nahi dugu, ahalduntzeko tresna gisa, gure komunitateak aktibatu, ibilbide jasangarri bat ekiteko, banakako ohiturak karbono-arrastoaren bidez neurtuz (CO2 footprint kalkulagailua), eguneroko inpaktua murrizteko konponbideak eta aholkuak aurkituz eta kontsumo arrazional eta jasangarriaren bidez ekintzak bultzatuz.

Proposatzen diren edukiaz eta tresnez harago, kanal digital honen azken helburua, herritarrak oro har, komunitate propioetatik abiatuz aktibatzea da, agenda jasangarri baten bidez (zozketak, topaketak, quizz-ak); sarien bidez finean, sentsibilizazioan ez ezik, ingurumenarekiko konpromisoan ere irabazten joan daitezen.